Komiki eta manga ikastaroa egingo dute Arkupen

Koldo Zubia Salas 2022ko urr. 12a, 09:38

(Argazkia: aretxabaleta.eus)

30 ordukoa izango da eta 14 urtetik gorakoei zuzenduta dago ikastaroa. Saioak urriaren 19tik abenduaren 14ra bitartean izango dira, eguaztenetan, 18:00etatik 19:30era.

 

Komiki eta manga ikastaroa egingo dute Arkupen 14 urtetik gorakoentzat. 30 ordu iraungo duen ikastaro honek manga komiki eta marrazketa teknikak jorratuko ditu. Bi-lau orrialdeko komiki bat osatuko da, eta oinarrizko kanon literarioa ezagutuko da. Iñaki Martiarena Mattin ibilbide luzeko marrazkilariak euskaraz zein gaztelaniaz emango du ikastaroa.

Saioak urriaren 19tik abenduaren 14ra bitartean egingo dira, asteazkenetan, 18:00etatik 19:30era. Izen-ematea Arkupen egin beharko da, urriaren 1etik aurrera, 85 euro ordainduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak