Irati Guenetxea eskalatzaileak hirugarren postuan bukatu du Espainiako txapelketa

Mirari Altube Arrese 2022ko urriaren 10a

Ana Torregrosa, Ainhize Belar eta Irati Guenetxea podiumean.

Brontzezko domina eskuratu du Irati Guenetxea Bengoa gazte aretxabaletarrak Getafen bukaera eman dioten Espainiako Zailtasun Eskalada Kopa txapelketan, 18 urtez azpiko kategorian. Txapelketa irabazi du Euskal selekzioko ordezkari Ainhize Belar Barrutiak eta bigarren postuan geratu da Ana Torregrosa Martinez, Valentziako selekzioko kidea.

Euskal Mendizale Federazioko kideak pozik azaldu dira taldeko hamaika eskalatzaile iritsi direlako finalera eta horietatik bostek podiuma lortu dutelako.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak