Haur liburutegiak ipuin kontaketa ekitaldia antolatu du

Koldo Zubia Salas 2022ko urr. 6a, 12:48

Ipuin kontaketak liburutegiko txiki-txokoan izango du tokia, urriaren 19an, asteazkena, 18:00etan. Ines Bengoa kazetari, ipuin-kontalari eta antzerki aktore iruindarrak kontatu eta kantatuko ditu umeentzako ipuinak. 

Aretxabaletako udal liburutegiko txiki-txokoan ipuin kontaketa ekitaldia antolatu dute. Ipuin kontaketa urriaren 19an izango da, 18:00etan, asteazkena. Haur, gazte eta helduei ipuinak kontatzen 20 urteko esperientzia duen Ines Bengoa kazetari, ipuin-kontalari eta antzerki aktore iruindarrak kontatu eta kantatuko ditu. Izen ematea urriaren 10etik aurrera egin daiteke, astelehena, liburutegian.

Ipuin kontaketa ekitaldia kontu kantari ekitaldi bezala izendatu dute eta txikienek ipuinez gozatzen zentzu guztiekin jarraitzeko asmoarekin egin da. Horregatik, kontatu, kantatu eta hitzen bidez jolasten dira haiekin. Hitzez, soinuz eta abestiz osatutako ipuin saioa izango da, gurasoez lagundutako haurrentzako.

Kontu kantari ekitaldia 3-5 urte bitarteko haurrei egongo da zuzenduta eta gehienez 30 pertsonak hartu ahal izango dute parte. Ipuin kontaketak, gutxi gorabehera, 50 minutu iraungo du. Informazio gehiago jasotzeko: https://www.inesbengoa.com/eu/ipuin-katalogoa/kontu-kantari/ 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak