Ludotekaren jarduna ezagutzeko ateak irekiko dituzte gaurtik

Mirari Altube Arrese 2022ko urr. 3a, 10:30

Ateak irekiko egingo dituzte Algara ludotekan urriaren 3tik 6ra bitartean. 4 eta 6 urte arteko neska-mutikoei eskainitako aisialdi-gunea da eta adinaren araberako txandak osatu dituzte Gernika plazan dagoen egoitza eta bertako jarduna ezagutzera joateko.

Lehen txanda 16:45etik 18:15era izango da eta bigarrena, 18:15etik 19:30era. Ondoren, izena emateko epea zabalduko dute, urriaren 17tik 18ra, hain zuzen
ere; online egingo da hori –ur
teko prezioa 90 euro da–.

Hona hemen txandak:

  • Urriak 3: 4 urteko gela 16:45etik 17:45era, eta LH2: 17:45-18:45.
  • Urriak 4: 5 urteko gela 16:45etik-17:45era , eta LH3:17:45-18:45.
  • Urriak 5: LH1 gela: 16:45-17:45, eta LH4: 17:45-18:45.
  • Urriak 6: LH5-6: 16:45-18:45.

Egun horietan Algaran egiten diren ekintzak eta bertako jostailuak erakutsiko dizkiete haurrei zein gurasoei; baita ludotekaren gaineko funtzionamendua eta arauak azaldu ere.

Euskara, sormena eta harremanak sustatzen

Haurren parte hartzea, euskararen sustapena, sormena, edo herriko bi ikastetxeetako haurren arteko harremanak lantzea bultzatzea du helburu ludotekak.

Argibide gehiago gura izanez gero, telefonoz deitu daiteke –943 79 05 81 eta 634 45 28 37–, edo mezu bat bidali: loramendi.aisia@gmail.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak