Zirku tailerra eta komikien eta ukenduen gaineko ikastaroak, urritik

Mirari Altube Arrese 2022ko urr. 1a, 10:10

Hainbat neska-mutiko zirku tailerrean. (Argazkia: Biribil Zirko Eskola)

Urrian abian jarriko diren hiru ikastaro antolatu ditu Kultura Sailak eta bihartik eman ahal izango da izena –zirku eskola
debalde eta gainerakoak ordain
du egin beharko dira–.

Zirku eskolek jarraipena izango dute aurtengo ikasturtean ere. Biribil Zirku Eskolak izango du horren ardura, eta, urriaren 8an hasi eta abendura arte,
hilabetean bi zapatutan elkar
tuko dira. Bi talde osatuko dituzte: lehenengoa 6 eta 13 urte arteko neska-mutikoekin 10:30etik 11:30era eta bigarrena, 14 urtetik gorakoekin, 11:30etik 12:30era.

Ikastaroaren helburua da zirkuaren mundura gerturatzea gaztetxoak, sormena, zirku-teknikak eta trebetasunak landuta.

Komikiak eta marrazketa

Manga komiki eta marrazketa teknikak jorratzeko saioak ere antolatu dituzte; urriaren 19tik abenduaren 14ra bitartean, eguaztenetan izango dira, 18:00etatik 19:30era. 14 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta 30 orduko ikastaroa izango da. Iñaki Martiarena Mattin ibilbide luzeko marrazkilariak gidatuko ditu eskolak –euskaraz zein gaztelaniaz– eta haren aginduetara bi-lau orrialdeko komiki bat osatuko dute, eta oinarrizko kanon literarioa ezagutu.

Ukenduak zelan egin

Ukenduak egiteko ikastaroaren egunak ere zehaztu dituzte: urriaren 20an eta 27an eta azaroaren 3an, 10ean eta 17an. Arkupen izango dira, 19:00etan hasita, eta gehienez hamar lagunendako dute lekua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak