Biribilgunea eraikiko du Foru Aldundiak herriaren sarreran

Mirari Altube Arrese 2022ko ira. 30a, 11:16

Kuartel parean bi erditan zatituta dagoen biribilgunea.

Kuartel parean dagoena ordezkatuko du biribilgune berriak, ibilgailuen abiadura murrizteko eta segurtasuna hobetzeko helburuarekin. Lanak urrian hasiko dituzte eta sei aste inguru iraungo dute.

Herriaren iparraldeko sarreran, kuartel zaharraren parean, biribilgunea eraikiko du Foru Aldundiak. Hori kokatuko da GI-3920 errepidearen – Foru Aldundiaren jabetzakoa– eta Santakurtz, Otalora eta Bedarretako San Migel kaleen arteko bidegurutzean, eta ordezkatuko du gaur egun bi erditan zatituta dagoena. 80.000 euro inguruko aurrekontua bideratu dute horretara eta Excavaciones y Transportes Orsa enpresak egingo ditu lanak. Horiek urrian hasiko dira eta sei asteko epean amaitzea aurreikusi dute.

Aretxabaletako Udalak egin zion biribilgunea eraikitzeko eskaera Foru Aldundiari, herriko sarrera horretan abiadura murrizteko eta bide-segurtasuna hobetzeko helburuarekin.

Egungo diametroarekin

Biribilgunearen barruko eraztuna itxi egingo dute, ibilgailu guztiek ingura dezaten. Deuseztatutako galtzadaren zabalera 6,64 metroko errei batek eta 0,50 metroko barne-bazterbide batek osatuko dute. Erreien neurriak ere eman dituzte: GI-3920 errepidetik biribilgunera sartzeko zabalera 3,41 metrokoa izango da goranzko noranzkoan, eta norabide bereko irteerakoa, berriz, 3,56 metrokoa; beheranzko noranzkoan, 3,30 metroko sarrera eta 3,45 metroko irteera. Bi ertzak urbanizatuta daudela kontuan hartuta diseinatu dituzte zabalera horiek. 29,30 metroko egungo diametroa mantendu egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak