Urriaren 3an, astelehenean, hasiko dira saioak, eta ikastaroa astean hiru egunetan emango da –astelehena, martitzena eta eguaztena–. Hiru egun horietan, 18:00etatik 20:00etara izango da ikastaroa, eta, guztira, 60 orduko iraupena izango du taila ikastaroak. Izena eman nahi duten interesdunek Aretxabaletako udaletxera edo kultura etxera deitu dezakete, edo Okila elkartearen –Murubide 5 atartean– tailerretik pasatu.