Hiru ibilbide aukeran zapatuan egingo den bizikleta martxan

Imanol Beloki Unamuno 2022ko ira. 29a, 15:47
Aretxabaletako mendi bizikleta martxa batean partaideak ibilbidea hasi berri.

09:00etan emango diote hasiera Aretxabaletan egingo den probari, eta horren aurretik eman beharko dute izena mendi bizikleta martxa egiteko gogoa duten interesdunek.

Zapatuan, Aretxabaletako mendi bizikleta martxa egingo da. 09:00etan hasiko da, Herriko Plazatik, eta, parte-hartzaileek hiru ibilbide izango dituzte aukeran. Batetik, ibilbide motza: 30 kilometrokoa eta 1.200 metroko desnibelekoa; bestetik, ibilbide ertaina: 40 kilometrokoa eta 1.500 metroko desnibelekoa; eta, azkenik, ausartenentzat: 50 kilometroko ibilbide luzea eta 2.000 metroko desnibelekoa.

Parte hartu nahi dutenek hamabost euro ordaindu beharko dituzte eta izen-ematea plazan bertan egin ahal izango dute, 08:15etik 08:55era bitartean, proba hasi aurretik. Egongo diren sari nagusiez gain, kirol materiala ere zozketatuko dutela adierazi dute antolatzaileek.

Anoa-postuak

Ibilbide motza egingo duten partaideentzat anoa-postua egongo da 21. kilometroan eta ibilbide ertaina eta luzea egingo dutenentzat, berriz, 21. eta 33. kilometroetan. Antolakuntzak gaineratu duenez, ibilbideek aldaketak izan ditzakete eguraldiarengatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak