Portasoleko bizilagunek auzoaren gainean duten iritzia jasoko du EH Bilduk

Mirari Altube Arrese 2022ko ira. 27a, 15:51

Aretxabaletako EH Bilduk Portasol auzo "bizigarriagoa" egiteko hainbat proposamen aurkeztu zituen uztail hasieran, eta orain, bizilagunen iritzia jaso gura du. Horretarako, inkestak banatuko ditu etxerik etxe, aste honetan.

Herritarrekin zein adituekin osatutako hainbat proposamen aurkeztu zituen EH Bilduk orain dela ia hiru hilabete; zazpi proposamen hain zuzen ere. Orain, auzotarren iritzia jakin gura du eta horien ekarpenak jaso. Inkesta bidez batuko dituzte horiek: "Auzoaren inguruko iritzi orokorra, egin nahi diren ekarpen zehatzak eta guk egin ditugun proposamenen inguruko iritzia jasotzea nahiko genuke", eta gaineratu dute: "Ezinbestekoa baita auzoa eraberritzeko plan bat egin nahi bada".

EH Bilduko kideen helburua da epe motzean egin daitezkeenak zerrendatzea eta aurrera eroateko ahalegina egitea eta horiek baino epe luzeagokoak direnak diseinatu eta etorkizuneko plangintzetan txertatzen joatea".

Inkesta etxe guztietara

Etxe guztietan jasoko dutela inkesta adierazi dute eta hori erantzuteko hainbat bide zabalduko dituzte: Whasappez (688 82 65 81); ehbildu@aretxabaleta.eus helbide elektronikoan; paperean, Herriko Plazan dagoen EHbilguneko postontzian sartuta; edo lotura honetan.

Hori betetzera animatu dituzte auzotarrak: "EH Bildutik herritarrak parte hartzera animatu nahiko genituzke denon artean Portasol, eta Aretxabaleta bizigarriagoa egiteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak