Lehenengoz joan diren DBHko ikasleei hainbat egun eskaini dizkiete, egoitza zein jarduerak ezagut ditzaten. "Gazte asko etorri dira, nobedadea delako, seguru asko. Ea, bada, aurrerantzean ere jarraitzen duten", adierazi dute gaztelekuaren arduradunek.
Gaur, egubakoitza, sanmigelei keinua eginez, kantu afarian hartuko dute parte; lehenengo, afaria prestatuko dute gaztelekuan bertan, eta ondoren, pilotalekura joango dira gainerako herritarrekin batera kantuan egitera. Iraila bukatzeko, hilaren 29rako, sukaldaritza kontuetan murgilduko dira.
"Gustura" egoitzan
Komentutik Arkuperako egoitza aldaketarekin gustura daude, eta gazteak ere hasi direla ohitzen diote: "Txoko guztiak ez ditugu antolatu oraindik nahi moduan eta aldaketa egiten joango gara, hobetze aldera".