Uztailaz geroztik dabiltza basurdeak Aretxabaletan inguruan. Urkulurako bidegorrian, Oro auzo inguruan eta kanposantu aldean ere ikusi izan dituzte eta udaltzainek baieztatu egin dute hori. Oraingoan, kiroldegi aurrean, futbol zelai txiki inguruan jardun dute atzera eta aurrera, herritarrei inolako kasurik egin barik.

Udaltzainek jakinarazi dute basozainei abisua pasatu dietela.