Gaur Arkupen egindako aurkezpenean Urretak lagun izan ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendari Mari Jose Telleria, Aretxabaletako alkate Unai Elkoro, Otalorako kudeaketa arduradun Javi Santos eta historialari Aitor Antxia. Telleriak liburua posible egin duten guztiak zoriondu gura izan ditu: Urreta bera, eta baita ikerlari eta erakunde laguntzaileak ere. Ondareari eustearen garrantzia ere azpimarratu ditu.
XVI. mendean oinarrituta, Urretak Otalora familia aztertu du, orduan pilatu zituzten ondasunek azaltzen baitute familiak izan zuen garrantzia.