Kirol jarduerak bueltan dira Ibarra kiroldegian, aurten hogei baino gehiago

Zuriñe Urruela Santidrian 2022ko ira. 15a, 09:30

Ibarra kiroldegiak eskaintza berriekin hasiko du ikasturtea irailaren 19an. Plaza libreak dituzten kirol modalitateek ate irekiak izango dituzte ikasturtea hasi eta 23ra arte. Jarduera horietan parte hartzeko plaza erreserbatu behar da kiroldegira deituz.

Hainbat berrikuntzekin dator aurtengo kanpaina. Hasteko, astearte eta ostegunetan bi talde berri sortuko dira: goizetan –7:15ean– TRXeko talde berri bat; eta eguerdietan –13:15ean– intentsitate altuko ariketak –HIT– egiteko taldea. Jarraitzeko, haurren igeriketa ikastaroak indartu dira 12 talde izatetik, 20 izatera pasatuz. Talde egokiak sortzeko hainbat proba egiten ari dira. Izena eman nahi dutenen eta itxarote-listan daudenen txanda irailaren 12tik 15era izango da. 

Informazio gehiago jasotzeko joan Ibarra kiroldegiko webgunera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak