Igor Oruesagastiren gidaritzapean Elosuko Bega baserrian hazitako hiru astakumeren okela prestatu zuten. Batetik, brasan erretako sahieskia dastatu zuten eta bestetik, zortzi gastronomi elkartetan kozinatutako gisatua. Urbaltz, Eguzki Alde, Hibai Gain, Mendiola, Batzokia, Uratz Alde, Untzilla eta Muru Alde elkarteek prestatu zuten gisatua eta azken horretako sukaldariek egindakoak irabazi zuen txapelketa.
Astoaren okela goraipatu zuten bazkaltzera elkartutakoek eta giro ederrean bazkaldu.
Goiz partean bola-txapelketa jokatu zuten eta Iñaki Egia izan zen txapelduna. Arratsaldea, ostera, Upeide taldeak girotu zieten, eta kalerik kale jardun zuten horiek herritarrak kantuan eta dantzan jarriz.