Gaur hasiko dituzte Agorreko Andramaixak Areantza auzoan

Mirari Altube Arrese 2022ko ira. 8a, 07:34

Afaria izango dute egubakoitzean auzotarrek, eta zapatuan, meza, ginkana eta jolasak; domekan, Kurtzebarrira joango dira hango egunarekin bat eginez.

Martin Kabarrixa pertsonaiari ongietorria eginda eta tantaia jasota hasiko dituzte gaur iluntzean Agorreko Andramaixak Areantzan, eta domeka eguerdira bitartean jai giroa izango da auzoan. Bihar, kanpai-joaldiak (20:00) izango dira kanpai eskolakoen eskutik, eta ondoren (20:30), afaltzeko elkartuko dira auzotarrak.

Zapatuan, txistulariek iratzartuko dituzte bizilagunak, etxerik etxe joanda. Gero, 10:00 bueltan, Ikazkin Trail mendi lasterketako korrikalariak pasatuko dira Areantzatik, eta 32. postuan doana saritu egingo dute. Meza izango da eguerdian (12:00), auzoan hil direnen alde, eta bukatutakoan, mokadutxoa eskainiko dute eta ginkanari ekingo diote (13:00). Arratsaldean (17:45), Areantzako jolasetan jardungo dute.

Domekan, Kurtzebarri Egunarekin bat egingo dute eta hara joango dira; behin tontorrean (12:00), aurtengo argazki ofiziala aterako dute auzotarrek. Martin Kabarrixa agurtuta, bukatutzat emango dituzte jaiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak