Hezitzaile izateko eskatzen dutena da euskalduna izatea eta bigarren mailako lanbide heziketa gradua edo diplomatura-lizentziatura titulua izatea.
Era berean, aintzat hartuko dute aretxabaletarra izatea eta bertako euskara menperatzea; hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea; eta haurrekin aisialdian jardun izana.
Izena emateko azken eguna irailaren 13a da eta curriculumak honako helbidera bidali behar dira: euskara@loramendielkartea.eus. Durana kaleko bulegora –udaletxe zaharra– ere eraman daitezke.