Beinke-Loramendi dantza entseguak eguenean hasiko dituzte

Mirari Altube Arrese 2022ko irailaren 6a

San Migel jaiak gero eta gertuago daude eta Loramendi elkartea hasi da horiek gertatzen. Hala, hilaren 24an plazan dantzatuko den Beinke Loramendi dantza entseguak antolatu dituzte datozen egunetarako. Saioak izango dira 8an, 13an, 20an, eta 22an Kurtzebarri eskolako kantxan, 19:00etan.

Ez dago aurrez izenik eman beharrik, bertan agertzea nahikoa da. Dena den, zalantzaren bat argitu gura izanez gero deitu 685 75 67 29 telefono zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak