Ikazkin traileko lehen edizioak 126 korrikalari batuko ditu Aretxabaletan

Xabier Urtzelai 2022ko ira. 9a, 12:00

Bihar, zapatua, 10:00etan hasiko dute lasterketa, Aretxabaletako Durana kalean. 126 lasterkarik eman dute lehenengo edizio honetan izena.

UDA kirol elkarteko lagunek dena dute gertu biharko Ikazkin Traileko lehen ediziorako. Durana kalean batuko dira 126 mendi lasterkari, eta antolaketa lanetan ere koadrila polita batuko da. Hala, parte-hartze kopuruarekin pozik, antolatzaileek nabarmendu dute herri mailako lasterkariak bai, baina maila politekoak ere izango direla lasterketan. Esaterako, euskal selekzioko ordezkari Ainara Urrutiak edota Igor Olaldek ez dute etxeko lehen lasterketan kalerik egin nahi izan.

Helmuga, 12:00ak aurretik

21 kilometrotako lasterketa egiteko azkarrenak ez dira bi ordutara iritsiko, eta 12:00ak aurretik Duranako helmugan izango dira, gutxi gorabehera. Gainera, Arientzako jaiak izanda, auzotarren ekimena izan da auzotik pasatzen den 32. korrikalaria saritzea: "Auzoan 31 bizilagun dira, eta 32.a sarituko dute. Bertako produktuz osatutako otar ederra prestatu dute. Hori bai, lasterketa amaitu behar da", adierazi du Julen Ezeizak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak