Aretxabaleta kirol elkarteko kirolari asko dagoeneko hasita daude denboraldi berria gertatzen, bereziki futbol jokalariak. Eta irailaren 12an gainerakoek ere ekingo diote lanari.
Futbol eskolan izena emateko epea zabalik daukate 2012an, 2013an eta 2014an jaiotakoek; hona hemen horretarako bideak: labur.eus/Futbol_Eskola_2022eta2023 edo 656 73 54 59. Entrenamenduei astelehenean ekingo diete, Ibarra futbol zelaian. Jolasa eta diziplina uztartzea dela helburua adierazi dute arduradunek, "guztiok izanda tokia gure artean".
Karate saila lanean
Karate Sailak dagoeneko hasi du 2022-2023 denboraldia, 13 urtetik gorakoek hain zuzen ere. Horiek astelehen, eguazten eta egubakoitzetan dituzte entrenamenduak (19:15-20:30). 6 eta 13 urte artekoak, ostera, irailaren 12an elkartuko dira lehenengoz, eta astelehen eta eguaztenetan izango dituzte eskolak (18:00-19:00), Ibarra kiroldegian. Edozein argibide gura izanez gero honako telefono zenbakira deitu daiteke: 656 70 17 37.
Gimnasia erritmikoa hastear
Gimnasia erritmikoan diharduten gaztetxoek ere datorren astean emango diote hasiera denboraldiari. Astelehenetan eta eguaztenetan (17:00-19:00) elkartuko dira horiek Ibarra kiroldegian. Kirol hori bertatik bertara ezagut dezaten entrenamenduetara joan eta probatzeko aukera eskainiko diete neska-mutikoei, gainera. Eta zalantzak argitzeko telefonoz deitu daiteke: 629 13 77 26.