Azkeneko orduak Ikazkin trail lasterketan izena emateko

Xabier Urtzelai 2022ko irailaren 1a

Ikazkin trailen lasterkariak Kurtzebarri eta Degurixa aldean ibiliko dira.

Hasi da atzera kontaketa Ikazkin trailerako. Irailaren 10ean Aretxabaletan egingo duten mendi lasterketan izena emateko epea zapatu gauerdian amaituko da. Rockthesport.com atarian eman daiteke izena. 

Ikazkin traileko antolatzaileek adierazi moduan, dagoeneko 100 korrikalariren langa gainditu dute: "Lehenengo edizioa da eta kontziente gara hasierak ez direla errazak. Horregatik, konforme gaude oraingoz ditugun datuekin eta seguru azken orduan ere animatuko dela jendea. Parte-hartzaileekin batera, boluntario lanetan beste 65 lagunen laguntza izango dugu, eta hori ere nabarmentzeko moduko datua da, pozik gaude", adierazi du Julen Ezeizak. Aretxabaletako lehenengo mendi lasterketak 21 kilometro izango ditu, eta lasterkariak Kurtzebarri eta Degurixa inguruan ibiliko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak