Unai Calzonek izango du aurten ere Ohorezko Erregionalaren ardura eta haren alboan jardungo du lanean Jon Torresek. Taldea indartzeko eta hutsuneak betetzeko lau jokalari ekarri dituzte: Paul Gortazar atezaina eta Odei Castresana, Jagoba Lasa eta Aitor Iriondo jokalariak. Hona hemen taldea zeintzuk osatuko duten:
- Iker Arriolabengoa
- Paul Gortazar
- Ibon Perez de Labeaga
- Beñat Elkorobarrutia
- Markel Perez
- Iago Zuazua
- Haritz Diaz de Gereñu
- Ibai Lasagabaster
- Aitor Perez
- Mikel Ezeiza
- Danel Uribesalgo
- Josu Aizpurua
- Unax Barrainkua
- Odei Castresana
- Ander Martinez
- Unai Cebrino
- Unai Beloki
- Julen Zaitegi
- Jon Unanue
- Jagoba Lasa
- Aitor Iriondo
Honako hauek ez dute izango Ohorezko Erregionaleko fitxarik baina taldearen lan-dinamikan jardungo dute.
- Markel Bengoa
- Ricardo Soares
- Ander Urreta
- Zuhaitz Ezkurra
- Axel Armentia
- Kerman Armentia
Denboraldia gertatzen
Dagoeneko hainbat partidu jokatu dituzte denboraldia gertatzeko; atzo, esaterako, Realaren Ohorezko Gazteak izan zituzten aurrez aurre. Lehen zatian, pareko jardun zuten bi taldeek eta ez zen golik izan, baina bigarrenean Reala gehiago izan zen eta 0 eta 2 irabazi zuen.
Datorren domekan, hilaren 4an, Urgatzi talde arabarra hartuko du Ibarran, 16:30ean. Denboraldia, ostera, irailaren 11n hasiko du Ohorezko Erregionalak, eta lehen partiduan Aloña Mendi izango du aurkari etxean, Ibarran.