Saldu gabe geratutako generoa eskaini gura diete herritarrei honako merkatariek: Haurrak, Asensio, Tak, Belar Meta, Kilima, Almila Shop eta Amaia ume denda. Udako arropa, oinetakoak, osagarriak eta beste hainbat produktu dituzte prezio "ezin hobeekin".
Gaineratu dute oraingoan ere banatuko dituztela opariak. Behin azoka bukatuta, denda bakoitzean gastatzeko bonuak zozketatuko dituzte bezeroen artean.
Argazki lehiaketa
Bestalde, argazki lehiaketa deitu du Aretxartek 2023ko egutegia osatzeko materiala biltzeko. Argazkiak urriaren 30 arte bidal daitezke honako helbidera: aretxarteelkartea@gmail.com. Saria izango da 50 euro argazki bakoitzeko.