Segurtasun Sailak Goienari jakinarazi dionez, sua piztu da gaur goizean Aretxabaletako Etxebarri auzoko pabiloi batean. 10:25ean jaso dute abisua larrialdi zerbitzuek, eta suhiltzaileak, Ertzaintzaren patruilak, anbulantzia zein Aretxabaletako udaltzainak bertaratu dira. Ez da inor zauritu, eta kalte materialetara mugatu da ezbeharra. Sua itzalita, 12:30ak bueltan itxitzat eman dute irteera larrialdi zerbitzuek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.