Yaakar elkarteko eta Aretxabaletako udaleko hainbat ordezkari izan ziren Mbam udalerrian, uztail hasieran, eraikina bertatik bertara ikusi eta inauguratzeko; baita haien beharrak ezagutzeko ere. Orain, jasotako materialarekin, lanean hasteko moduan izango dira.
Yaakar elkartetik jakinarazi dute Ospitaleak beste hamabost ohatila eman dituela errehabilitaziorako, janariarendako azpilak eta lanerako mantalak, besteak beste. Horiek aurrerago bidaliko dituzte, horretarako dirua eskuratutakoan.