Askotariko ekitaldiak Portasolgo jaietan giroa freskatzeko

Mirari Altube Arrese 2022ko uzt. 15a, 12:25

Iritsi dira Portasol auzoko jaiak eta egitarau bete-betea gertatu dute. Gaur, esaterako, piroteknia ikuskizuna izango da, eta bihar, 100 bat auzotar elkartuko dira elkarrekin bazkaltzeko.

Atzo eman zieten hasiera jaiei, umeendako ur-jolasekin, baina gaur murgilduko dira bete-betean Portasol inguruan. "Gogotsu gaude. Izan ere, auzotar askoren lana dago atzean", adierazi dute auzoko batzordeko kideek. Musikak presentzia handia izango du, bereziki, bertako taldeen eskutik –Jotabe, Akulu, DJ BRG eta Gorka eta Mikel Lopez–, eta nabarmendu dute gaur gauean (22:30) Lekittoko Deabruak taldeak eskainiko duen piroteknia ikuskizuna.

Aurreko urteetan arrakasta izan duten ekintzek ez dute hutsik egingo: patata-tortilla txapelketak gaur (17:00), 100 metroko lasterketak zapatuan (11:30) eta domekan azokak (10:30) eta paella txapelketak (14:00). Biharko auzo bazkarian, ostera, 100
lagun elkartuko dira.

Ekitaldi kuttunen artean omenaldia dago; auzoko nagusiena eta gazteena omenduko dituzte domekan (18:00): 97 urte dituen Dionisia Talego eta martxoan jaiotako Kinan Rothmbf. Eta jaiak bukatuko dituzte adinekoendako dantzaldiarekin.

Egitaraua osorik

Uztailak 15, egubakoitza

  • 16:30: buruhandiak gaiteroekin, Mitarte kalean hasi eta Errotabarriraino.
  • 17:00: patata tortilla lehiaketa, Zaraia taberna inguruan. Izena tabernan bertan eman behar da. Antolatzaileek jarriko dituzte sukaldea, olioa, arrautzak eta patatak.
  • 22:00: Jotabe bikotearen kontzertua, txosna-mugikorrean.
  • 23:00: Lekittoko Deabruak taldearekin piroteknia ikuskizuna.
  • 00:00: Akulu, Eguzki-Alde elkarteko oholtzan.

Uztailak 16, zapatua

  • Rally txapelketako autoak Zaraia taberna alboko aparkalekuan ikusgai.
  • 11:30: 100 metroko lasterketak, Bizkaia kalean.
  • 12:00: puzgarriak, Hibaigain elkarte inguruan.
  • 14:30: auzo bazkaria, Hibaigain elkartearen aurrealdean. Txartelak salgai daude 15 euroren truke auzoko tabernatan. Mendua: fritoak, paella eta izozki-tarta; ardoa, garagardoa, sagardoa eta ogia.
  • 16:30: mus txapelketa.
  • 18:00-22:30: Portasol Jaialdia.
    • 17:00: DJ BRG eta Gorka, Goiaran eta Azkena tabernetan.
    • 18:00: Salsa Tropikal jardunaldia, Aretzen.
    • 19:00: Beste Hiru kontzertua, Ibarra eta Atseden artean.
  • 22:30: Mikel Lopezekin dantzaldia, Eguzki-Alde elkarte inguruan.

Uztailak 17, domeka

  • 10:30: artisauen eta herriko denden azoka, Bizkaia eta Nafarroa kaleetan.
  • 11:00-13:00: gastronomia azoka: paella eta talo zapatista.
  • 14:00: paella txapelketa, kiroldegiaren aurrealdean. Izena bertan eman behar da. Antolatzaileek jarriko dituzte: sukaldea, arroza, olioa eta gatza.
  • 14:30: paella bazkaria.
  • 18:00: auzoko zaharrenari eta gazteenari omenaldia.
  • 18:00: nagusiendako dantzaldia.
  • 21:00: jaien bukaera, balkoietatik txalo eginda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak