Denboraldi berrian, bertakoen aldeko apustua egingo du UDAk

Imanol Beloki Unamuno 2022ko uzt. 14a, 16:45

UDAko ordezkariak 2021-2022ko denboraldiko ohiko batzar orokorrean.

Uztailaren 8an Arkupen egindako batzar orokorrean, amaitu den denboraldiaren errepasoa egiteaz batera denboraldi berrira begira jarri ziren UDAko ordezkariak. Diru-kontuak ere izan zituzten hizpide, eta UDAko bazkideek galderak eta ekarpenak egiteko tartea izan zuten.

Bertan izan ziren Agurtzane Elkoro UDAko presidentea, Nerea Olmedo eta Iñaki Ibarrondo UDAko zuzendaritza batzordeko kideak eta Ainara Muga UDAko komunikazio arduraduna.

Besteak beste, UDAk dituen taldeetan bertako jokalarien aldeko apustua izango dela erronka nagusia adierazi zuen Agurtzane Elkorok. "Beñat Etxabe aretxabaletarra itzuliko da UDAko futboleko erregional preferente mailako taldea entrenatzera. Horrekin batera, Odei Castresana jokalaria ere etorriko da ohorezko erregional mailako taldea indartzera. Bertako jokalariak eta entrenatzaileak nahi ditugu, baina kanpotik ere ekarri beharko ditugu… Izan ere, urtea 655 kirolarirekin amaitu dugu, eta zaila da denak bertakoak izatea".

Lau helburu nagusi

Datorren denboraldira begira lau erronka edo helburu nagusi izango dituztela nabarmendu zuen Elkorok: "Realarekin batera aurten hasi dugun balioen plan estrategikoa aurrera eramango dugu; bertako kirola eta bertakoena sustatuko dugu; EKKO proiektua, ikastetxeekin hasitakoa, Aretxabaletako Udalarekin eta San Juan de Dios ospitalearekin batera indartuko dugu, eta euskara proiektua ere sustatuko dugu. Hori gauzatzeko, kalitatea oinarri izanda".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak