Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
UDA hasi da datorren denboraldia gertatzen eta horren berri emango du gaur, uztailak 8, egingo duen batzar orokorrean; Arkupen izango da, 18:30ean. Bukatu berri den denboraldiaren gaineko xehetasunak emango dituzte lehenengo, eta ondoren, datorrenaren aurreikuspena egin eta diru-kontuak onartu. Bazkideek galderak egiteko aukera ere izango dute.
Bukatu berri den denboraldiaren gaineko xehetasunak emango dituzte lehenengo, eta ondoren, datorrenaren aurreikuspena egin eta diru-kontuak onartu. Bazkideek galderak egiteko aukera ere izango dute.
Datorren denboraldiari begirako kontu batzuk dagoeneko aurreratu dituzte sare sozialen bitartez. Adibidez, Odei Castresana jokalaria etorriko dela ohorezko erregional mailan diharduen taldea indartzera, eta, bestetik, Beñat Etxabe aretxabaletarra itzuliko dela erregional preferente mailako taldea entrenatzeko.
Odei Castresana jokalaria eta Beñat Etxabe entrenatzaile aretxabaletarra.