Hortzmuga konpainiak jendetza batu du 'Bidearen amaieran' lanarekin

Mirari Altube Arrese 2022ko uzt. 7a, 16:51

Kaleko kultura ekitaldiak dira protagonista uztailean, eta Hortzmuga Teatroa konpainiak herritar asko elkartu zituen atzo, eguaztena, Durana kalean. Bidearen amaieran lana eskaini zuten eta elkartutako ume, heldu zein nagusiek gustura jarraitu zituzten alzheimerra duen aita baten eta Drag Queen profesinala den semearen arteko gorabeherak.

Udaleko Kultura Sailak antolatutako egitaraua hasi besterik ez da egin. Ondorengo egunetarako beste hainbat antzezlan, kontzertu eta dantza ikuskizun daude zehaztuta. Hona hemen egitaraua:

Uztailak 13, eguaztena

  • • 19:00 Zirika Zirkus: Hemendikara; antzerkia; plaza.

Uztailak 15, egubakoitza

  • • 22:30 Lekittoko Deabruak konpainia: Deabruak gara, soms diables piroteknia; kiroldegiko berdegunetik abiatuta.

Uztailak 16, zapatua

  • • 19:00 KI DJaren kontzertua; Durana kalea.

Uztailak 17, domeka

  • • 19:30 Amak taldearen kontzertua; Herriko Plaza.

Uztailak 20, eguaztena

  • • 19:30 Kukai dantza taldea: Gelajauziak; Herriko Plaza.

Uztailak 22, egubakoitza

  • • 19:00 Nhil taldearen kontzertua; Santa Ritako lorategia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak