Egitarau betea uztailaren 14an hasiko diren Portasolgo jaietarako

Mirari Altube Arrese 2022ko uzt. 8a, 10:42

Patata tortilla eta paella txapelketak, lasterketak, auzo-bazkaria, azoka eta musika ekitaldi mordoa iragarri dituzte.

Uztailaren 14an hasi eta domekara bitartean jai giroa izango da Portasol auzo inguruan. Graffiti erakusketarekin hasiko dituzte ekitaldiok eguenean eta neska-mutikoek ur-jolasak izango dituzte; iluntzean, pintxo potea izango da ohi legez.

Egubakoitzetik aurrera sartuko dira jaietan bete-betean. Azken urteetan legez, patata tortilla lehiaketa egingo dute Zaraia tabernaren aurrealdean eta izena tabernan bertan eman beharko da; antolatzaileek sukaldea, olioa, arrautzak eta patatak banatuko dituzte. Gauean, ostera, Lekittoko Deabruak taldeak piroteknia ikuskizuna eskainiko du eta herriko Jotabe eta Akulu taldeek musikarekin girotu.

Zapatuan, arrakasta izan ohi duten lasterketak izango dira Bizkaia kalean, eta ondoren, auzo-bazkaria; txartelak dagoeneko salgai daude tabernetan 15 euroren truke. Mus txapelketa izango da gero, eta iluntzean hasita askotariko musika emanaldiak. Domekari, artisau azokarekin emango diote hasiera. Paella txapelketa egongo da gero eta auzoko nagusiena eta gazteena omendu eta nagusiendako dantzaldiarekin bukatuko dituzte jaiak. 

Egitaraua osorik

Uztailak 14, eguena

  • Grafiti erakusketa.
  • 10:30-12:30: ur jolasak udalekuetako neska-mutikoendako.
  • 16:00-18:00: ur jolasak herriko ume guztiendako.
  • 18:30: pintxo poteoa.

Uztailak 15, egubakoitza

  • 16:30: buruhandiak gaiteroekin, Mitarte kalean hasi eta Errotabarriraino.
  • 17:00: patata tortilla lehiaketa, Zaraia taberna inguruan. Izena tabernan bertan eman behar da. Antolatzaileek jarriko dituzte sukaldea, olioa, arrautzak eta patatak.
  • 22:00: Jotabe bikotearen kontzertua, txosna-mugikorrean.
  • 23:00: Lekittoko Deabruak taldearekin piroteknia ikuskizuna, kiroldegiko berdegunetik hasita.
  • 00:00: Akulu, Eguzki-Alde elkarteko oholtzan.

Uztailak 16, zapatua

  • Rally txapelketako autoak Zaraia taberna alboko aparkalekuan ikusgai.
  • 11:30: 100 metroko lasterketak, Bizkaia kalean.
  • 12:00: puzgarriak, Hibaigain elkarte inguruan.
  • 14:30: auzo bazkaria, Hibaigain elkartearen aurrealdean. Txartelak salgai daude 15 euroren truke auzoko tabernatan. Mendua: fritoak, paella eta izozki-tarta; ardoa, garagardoa, sagardoa eta ogia.
  • 16:30: mus txapelketa.
  • 18:00-22:30: Portasol Jaialdia.
    • 17:00: DJ BRG eta Gorka, Goiaran eta Azkena tabernetan.
    • 18:00: Salsa Tropikal jardunaldia, Aretzen.
    • 19:00: Beste Hiru kontzertua, Ibarra eta Atseden artean.
  • 22:30: Mikel Lopezekin dantzaldia, Eguzki-Alde elkarte inguruan.

Uztailak 17, domeka

  • 10:30: artisauen eta herriko denden azoka, Bizkaia eta Nafarroa kaleetan.
  • 11:00-13:00: gastronomia azoka: paella eta talo zapatista.
  • 14:00: paella txapelketa, kiroldegiaren aurrealdean. Izena bertan eman behar da. Antolatzaileek jarriko dituzte: sukaldea, arroza, olioa eta gatza.
  • 14:30: paella bazkaria.
  • 18:00: auzoko zaharrenari eta gazteenari omenaldia.
  • 18:00: nagusiendako dantzaldia.
  • 21:00: jaien bukaera, balkoietatik txalo eginda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak