Herri inguruak margoletan jaso ditu Carlos Roman pintoreak

Mirari Altube Arrese 2022ko uzt. 6a, 16:37

Carlos Roman margolaria Arkupeko erakusketa aretoan.

Aretxabaleta eta elizateak izeneko erakusketa jarri du Carlos Roman gasteiztarrak Arkupen, eta hilabetea bukatu artean izango ditu ikusgai olio-pinturak.  

Lagun asko ditu Aretxabaletan Romanek eta erakusketa bat jartzeko gogotsu zegoela adierazi du: "Herritarren interesekoa izango zen zerbait ekarri gura nuen, aretxabaletarrentzat berezia izango den zerbait, eta, horregatik, herriko parajeak margotzea bururatu zitzaidan; uste dut herritarren gustukoa izango dela". Hamabi bat lan egin ditu, eta elizate gehienak jaso horietan. Erakusketa aretoa, baina, handia denez, beste lan batzuk –natura hilak, bereziki– sartu ditu haien artean. "Urkulukoa izan da gustukoenetakoa, baita parrokiakoa ere; azken horren kasuan, jendea agertzen delako bertan".

Olio-lanak dira aretoan dauden guztiak: "Olioa dela nagusia esan genezake, eta beste pintura batzuek ematen ez duten testura lortzen da, gainera". 

Figuratiboaren alde

Ibilbide luzea egin du Romanek pinturan eta hainbat irakasle izan ditu: "Ikasi bai, baina gero, nork bere estiloa topatu behar du, esperimentazioaren bidez". Eta oraingoan, figuratiboaren alde egin du: "Denetik egiten dut, baina figuratiboa ez dena zailagoa da publikoarengana iristea. Ikusle arruntak ikusten duenarekin identifikatu nahi izaten duela uste dut nik". Hain zuzen ere, Romanen helburua da jendeak une atsegina pasatzea erakusketarekin: "Gustura ikusi ditzala eta artearekin goza dezala".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak