San Juan bezperako ekitaldiak berreskuratuta, sua eta tantaia izan dira protagonista aurten. Leizarra musika eskolako dantzariek, txistulariek lagun eginda, sanjuan zortzikoa dantzatu zuten ilundutakoan, eta ondoren, 2004an jaiotako kintoek tantaia altxatu. Lehen saiakeran jausi egin zen hori, baina behin sustoa pasatuta aise igo zuten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.