Dantzak, sua eta tantaia San Juan bezpera ospatzeko

Mirari Altube Arrese 2022ko eka. 22a, 08:14
Dantzariak suarekin, 2019an.

Plaza dantzarekin hasiko da ospakizuna bihar, ekainak 23, eta 2004an jaiotakoek altxatuko duten tantaiarekin bukatu.

Udako solstizioari ondoetorria egiteko ekitaldiak berreskuratuko dituzte eguenean, San Juan bezpera. Leizarra musika eskolako kideek Plaza dantza eskainiko diete bertako dantzariei, gurasoei eta gainerako herritarrei (18:00). Ondoren, kalejiran irtengo dira buruhandiak eta erraldoiak, txistulariek lagun eginda (19:15), eta gero, erromeriari ekingo diote Herriko Plazan, Gabezin taldearekin (20:45). Gau parteko ekitaldiak dantzariek abiaraziko dituzte; Mitarte kaletik iritsiko dira plazara kalejiran (22:15), eta sanjuanetako zortzikoa dantzatuko dute, eta sua isiotu gero. Itzalitakoan, zezensuzkoa irtengo da.

Tantaia, 2004an jaiotakoek

Bestetik, 2004an jaiotako neska-mutilak –90 inguru, guztira– goizean goiz joango dira tantai bila. Eguerdi parterako eroango dute Durana kalera, eta hori zuritu. Sua itzali ostean hasiko dira altxatze lanetan, eta, behin igota, ohitura den legez, gazta eta ardoa banatuko diete elkartutako herritarrei.

Iratzeak atarietan

Sasoi baten egiten zen legez atarien aurrealdeetan iratzeak botatzeko ohitura du herritar talde batek eta aurten ere badute horretarako asmoa. Hala, San Juan egunez, herriko etxebizitza guztietako eta taberna eta dendetako aurrealdeak agertuko dira irekin. Eta atari batzuetan lorez apaindutako egurrezko gurutzeak jarriko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak