Kepa Urrak irabazi du Urbaltz elkartearen bola-txapelketa

Mirari Altube Arrese 2022ko ekainaren 20a

Urbaltz elkartearen egunaren harira antolatutako bola-txapelketan hogeita hiru lagunek hartu zuten parte eta Kepa Urra aretxabaletarra nagusitu zen zortzi txirlo botata. Haren atzetik geratu ziren Haritz Igartua sei txirlorekin eta Boni Plaza markinarra bost txirlorekin. Elkarteko onenaren saria ere Urrak jaso zuen.

Kepa Urra irabazlearen txapelarekin.

Bigarren postuan geratu zen Haritz Igartua.

Hirugarren egin zuen Boni Plaza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak