Soraluzeko pilotariak indartsu, Debarro txapelketan

Uxue Igarza Loiola 2022ko eka. 19a, 17:10

Debarro Pilota Txapelketa jokatu da gaur Aretxabaletako Iturrigorri pilotalekuan. 73. edizioa izan da aurtengoa, eta klubak 75 urte egin ditu. Juan Mari Errasti delegatuak balorazio ona egin du: "Etxekoek irabazi ez arren, ondo joan da; jende asko batu da".

Kadete mailan, Ibarra eta Caramanzana pilotariak gailendu zaizkie Ormaetxea eta Alberdiri. 22 eta 12 irabazi diete Soraluzekoek bergararrei.

Gazteen mailan, berriz, estuago egon da markagailua. 22 eta 20 irabazi diete Oñatiko Etxegarai eta Regueirok Aretxabaletako  Laspiur eta Barandiarani.

Bukatzeko, nagusien partida 22 eta 6 bukatu da. Soraluzetarrak gailendu dira berriz ere. Atxotegi eta Balendik Etxezarretaren eta Otermin bergararrak menderatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak