2021eko diru-kontuak onartuko dituzte eta egindako proiektuak azaldu, eta ondoren, 2022ko aurreikuspen bat egingo dute, elkartetik adierazi dutenez, diru-kontuak zein egitasmoak aurkeztuta. Bazkide guztiak daude gonbidatuta bertatik bertara jarraitzera.
Euskaraldiaren aurkezpena hilaren 22an
Bestetik, Korrikak Euskaraldiari eman dio lekukoa, eta azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean egingo den dinamika gertatzeko lanetan dagoeneko hasi da batzorde bat. Euskaraldiaren nondik norakoen berri emateko aurkezpen ekitaldia egingo dute eguaztenean, hilaren 22an, Durana kalean (19:00), eta herritarrak bertaratzera gonbidatu dituzte.