Hain zuzen ere, Lazpiur eta Barandiaran izango dira Aretxabaletako pilotari bakarrak; kasu honetan, oñatiarren aurka jokatuko dutenak.
Honako hauek izango dira partiduak, mailaz maila: kadeteetan, Soraluzeko Pilota Eskolako Ibarra eta Caramanzana pilotariak Bergarako Ormaetxearen eta Alberdiren aurka arituko dira; gazteen kategorian, aldiz, Oñatiko Aloña-Mendiko taldeko Etxegarai eta Regueiro UDA Aretxabaleta taldeko Lazpiurren eta Barandiaranen aurka; eta, azkenik, Soraluzeko Pilota Eskolako Atxotegi eta Balendi pilotariak, Bergara Pilota Taldeko Etxezarretaren eta Oterminen kontra.