Crespo oroituz, Bizir Eguna antolatu dute zapaturako

Imanol Beloki Unamuno 2022ko eka. 16a, 16:43
2019an, Cresporen omenez Kurtzebarri mendira iristen.

Zapatu honetan, Mikel Cresporen omenez antolatutako Bizir Eguna ospatuko da Aretxabaletan. "Aurtengoa bosgarren edizioa izango da, eta, bi urtetan hala moduz antolatu ostean, hasierako modura bueltatu eta berezia izango da zapatuko eguna", adierazi dute Cresporen lagunek.

2017ko abuztuan Pirinioetako Balaitus mendian hil zen Mikel Crespo, eta, mendia haren zaletasun handia zenez, hala ekingo diote egunari haren senideek, lagunek eta gertukoek; hau da, mendira igotzen. 09:00etan, Kurtzebarrira igotzeko deia egin zuten, baina, tenperatura beroa iragarrita dagoenez, 08:00etan elkartuko dira, Mendiolan batu, eta handik gora, Kurtzebarrira igotzeko. 11:00etan, hamaiketakoa, Elizabarrin. 13:00etan, triki-poteoa egingo dute, Urbaltzen hasita, eta 90 lagun inguru batuko dira Taberna-Berrin bazkaltzeko. 18:00etan, elektrotxaranga eskainiko du Upeidek, eta ordu pare batez erdiko kalea girotzen arituko dira. 20:00etan, berriz, bertako taldeen apustua eginaz, Tabu, Banana Shake eta Jasan taldeen kontzertuak izango dira Arlutzeko kantxan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak