'Pool party' jaia eta Udaero programa, nerabeei eskainitako aisialdiaren baitan

Mirari Altube Arrese 2022ko eka. 15a, 18:31

Bixi programaren eskutik Pool party jaialdia izango dute nerabeek egubakoitzean, hilaren 17an, Ibarra kiroldegiko igerilekuan, 19:00etatik 21:30era bitartean. Uztailean, ostera, Udaero programa antolatu diete Atxagazte gaztelekuko kideek.

Nerabeendako antolatutako Bixi egitasmoaren ikasturteari bukaera emateko Pool party jaialdia egingo dute 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoendako, egubakoitzean, kiroldegiko igerilekuetan; sarrera debalde da. Puzgarriak izango dituzte eta Nemux DJak girotuko du ekitaldia. 

Bixi egitasmoa Aretxabaleta eta Eskoriatzako udalek sustatuta sortu da eta aisialdiaz modu osasungarrian gozatzeko aukerak eskaintzea du helburu.

Uztailean, Udaero

Atxagazte gaztelekuak, ostera, Udaero antolatu du uztailerako. Irteerak egingo dituzte, besteak beste, Mutrikura, Urdaibaira eta Usakora; baita parrillada ere eta txapelketak: mahai-jolasak eta Gaztekonkis.

Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 26a arte; horretarako, honako telefono zenbakira deitu behar da: 688 84 38 15. Ekintza guztietan izena emanez gero prezioa da 35 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak