Kantu ikasleek emanaldi dotoreak eskaini dituzte

Mirari Altube Arrese 2022ko eka. 15a, 16:14

Ikasturtean ikasitakoaren berri emateko Leizarra musika eskolako ikasleek kantu emanaldia eskaini zuten atzo. Italiako kantuak izan ziren nagusi eta oholtzan elkartutako bost kantariek, Mariatxen Urkia irakaslearen laguntzarekin, dotore jardun zuten.

Jende asko elkartu zen Arkupeko Zaraia aretoan Imanol Aizpurua, Jokin Bengoa, Ciriaco Sandoval, Mari Karmen Etxeandia eta Olatz Urkia abeslarien lana gertutik jarraitzeko. Eta txalo zaparradak eskaini zizkieten guztiei. Hona hemen Sandoval tenoreak eskainitako Chitarra romana kantua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak