Zahartzaroa aukera gisa lantzeko bi hitzaldi izango dira datozen asteetan

Mirari Altube Arrese 2022ko eka. 13a, 09:46

Javier Yanguas eta Marije Goikoetxea.

Adinekoen bakardadeari aurre egiteko programaren barruan hitzaldi bi antolatu ditu Udalak, Aretxabaleta Lagunkoiarekin elkarlanean. Javier Yanguas gerontologo eta psikologian doktoreak eta Marije Goikoetxea Iturregui psikologo eta teologoak ekainaren 14an eta 20an emango dituzten bi hitzaldien gai nagusia zahartzaroa aukera gisa lantzea izango da; Arkupen izango dira biak, 17:30ean.

Zahartzaroa bizitzeko modu berri baterantz da Yanguasen hitzaldiaren izena, eta erretiroa hartzean aurre egin beharreko erronken gainean jardungo du honako galderari erantzun nahian: Zer erronkari egin behar diogu aurre gure lan-jarduera amaitzen denean eta bizitza berri bati aurre egin behar diogunean lanak ematen duen euskarririk eta nortasunik gabe?

Deustuko Unibertsitateko irakasle den Goikoetxeak, ostera, Bizitzea irautea eta entretenitzea baino gehiago da izenpean jardungo du eta hizpide izango dituen gaien artean honako hauek izango dira: pertsona gisa bere burua baimentzea; zahartzaroaren askotariko errealitatea; zahartzaroaren krisia; bakardadea; gizarte rola galtzea eta, ondorioz, norberaren nortasuna galtzea; bizitakoaren ebaluazioa egiteke dagoena identifikatzea; segurtasuna ematen duten konfiantzazko harremanak…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak