Ikasturtea agurtzeko jaia egingo dute zapatuan Kurtzebarri eskolakoek

Mirari Altube Arrese 2022ko ekainaren 9a

Kurtzebarri eskolako kideek ikasturte bukaerako jaia egingo dute zapatuan eta egun osoko egitaraua gertatu dute.

Murala margotzen ekingo diote egunari (09:00) eta altxorraren bila erraldoiarekin jarraitu (11:00); ikasleek eta gurasoek hartuko dute parte, Herriko Plazatik abiatuta. Kurtzebarriko batukadak ez du hutsik egingo aurten ere, eta buruhandiak eta erraldoiak izango dituzte lagun kalejiran (12:30), eta, ondoren (13:30), Eguzkiari agurra ikuskizuna egingo dute.

Pilotalekuan elkartuko dira bazkaltzeko (14.30), eta arratsalde partean (16:00), ur jolasak, dantzan egiteko musika, puzgarriak eta bolo txapelketa izango dira, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak