Euskara ardatz izango duen futbol partidua UDA eta Auzokoren eskutik

Danel Alvarez Davila 2022ko eka. 8a, 17:30

Loramendi Euskara Elkarteko Auzoko ekimenak eta UDAk, Udalaren laguntzarekin, euskaraz bakarrik jokatuko den futbol partidu bat antolatu dute. Ekainaren 16an, osteguna, 18:00etatik 19:00etara, izango da partidu hori, Ibarrako futbol zelai txikian, eta izena aldez aurretik eman behar da.

Kirolean euskararen erabilera hedatzeko helburua ardatz edukita, eta UDAk zein Auzoko ekimenak herrian "euskararekin duten konpromisoan oinarrituta", euskara ardatz izango duen partidu bat antolatu dute.

Partidua euskara hutsean jokatuko den arren, "bertaratu daitezkeen beste hizkuntza guztiak ere ongietorriak izango dira" antolatzaileen esanetan. Ekintza honetan 16 urtetik gorako edozein herritarrek parte hartzeko aukera izango du.

30 jokalari gehienez

Apuntatzeko epemuga ekainaren 14a, asteartea, izango da. Izena emateko bideak honako hauek dira:  645 70 88 63 zenbakira deituta edota auzoko.loramendielkartea@gmail.com helbidera idatzita. Antolatzaileen asmoa hamabost pertsonako bi talde sortzea; hori dela eta, lehenengo 30 plazak betetzerakoan itxiko da izen-ematea. Itxaron zerrenda ere irekiko da, taldeetako norbaitek etorri ezingo balu, zerrendan dagoen hurrengo pertsonak parte hartu dezan. 

Ibarrako futbol zelai txikian jokatuko da partidua, eta ordubeteko iraupena edukiko du. Hogei minutuko bi denbora izango ditu, eta tartean hamar minutuko atsedenaldia. Zelaiaren atea irekita egongo da ikusleak "animatzera" joan daitezen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak