'Euskara jalgi hadi plazara' futbol txapelketan parte hartuko du UDAk beste hiru klubekin

Danel Alvarez Davila 2022ko eka. 8a, 15:10

Aretxabaletako UDAk, kirol arloan euskararen erabilpena areagotzeko, beste hiru euskal talderekin batera Euskara jalgi hadi plazara txapelketan parte hartuko du.

 

UDAk Euskal Herriko txoko desberdinetako beste hiru talderekin akordio bat egin du Euskara jalgi hadi plazara futbol txapelketan parte hartzeko: Hamabi FK (Bizkaia), Unión Tutera (Nafarroa) eta Arranoak F.C. (Behe Nafarroa). Bizkaiko Hamabi FK taldeak sortu du txapelketa, eta hitzarmenaren bitartez beste hiru taldeak batu dira ekimenera.

Euskara elementu bateratzaile bezala edukita, txapelketaren helburua geroz eta gazte gehiagok futbolaren bidez kirola egin eta euskara ikasteko aukera eduki dezaten da. Honen harira, Euskal Herriko talde gehiagok eguneroko jarduerak euskaraz egitera batzea da erronketako bat, euskaraz egiten duten kirolari kopurua areagotzeko. 

Partiduak, goizez ekainaren 11n 

Ekainaren 11n jokatuko da txapelketaren lehen edizioa Lezamako kirol instalazioetan. Punta-puntako plaza horretan egitea erabaki dute lau taldeek. Goizeko 11:00tan taldeei harrera berezia egingo zaie Lezamako kirol instalazioetan, eta 11:25etan, txapelketa hasi baino bost minutu lehenago, bertsolari batzuek goiza alaituko dute. Guztira, ordu erdiko iraupena edukiko duten hiru neurketa jokatuko ditu talde bakoitzak. Amaitzerakoan, luntx orokorra egongo da kide guztientzako. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak