Murrukixoren mendi martxa domekan izango da

Mirari Altube Arrese 2022ko eka. 7a, 13:19

Lau urteren ostean bueltan dator Murrukixo mendizale elkarteak antolatutako mendi martxa, hamaikagarrena, hain zuzen ere. Ekainaren 12an izango da, domeka, eta 28 kilometro pasatxo egingo dituzte mendizaleek. Herriko Plazatik abiatuko dira (07:00) eta izena egunean, han bertan eman behar da.

Urkulura joko dute eta handik Ugastegira; GR-121 ibilbidea hartuta Arantzazu aldera egingo dute lehenengo Degurixara itzultzeko gero, eta Kurtzebarritik bueltan jaitsiko dira Aretxabaletara. Anoa postu bi egongo dira; bata, ohi legez, Ugastegin –8. kilometroa– eta bestea Degurixan –19. kilometroan–.

Murrukixoko kideek adierazi dutenez ez du aparteko zailtasunik ibilbideak: "Mendian ibiltzera ohituta daudenek ez dute arazorik izango".

Hona hemen zehaztu dituzten arauak:

  • Irteera, 07:00etan izango da Aretxabaletako Herriko Plazatik.
  • Bukaera, Murrukixo Mendizale Elkartearen lokalean izango da, Durana kalea, 13.
  • Bidea markatuta egongo da.
  • Janaria eta edariak anoa postuetan izango dituzte mendizaleek: 8. kilometroa (Ugastegi) eta 19. kilometroa (Degurixa).
  • Arduradunek ez dute beraien gain hartuko bidean gerta daitezkeen ezbeharrak.
  • Helmuga 11:00etan irekiko da, Murrukixo Mendizale Elkartearen lokalean.
  • Antolakuntzak martxarekin zerikusia duen guztia aldatzeko eskubidea dauka, beharrezkoa izango balitz.
  • Izen-ematea egunean bertan izango da, hasi aurretik (10 euro).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak