Giro aparta UDAren 75. urteurreneko egun handian

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko eka. 4a, 15:06

Goizean goizetik jendetsuak izan dira UDAk antolatutako ekintzak. Bazkari ordua dute orain; paella erraldoia eta txahala brasa dituzte menuan. Arratsaldean mus txapelketa, koadrillen arteko jokoak eta iluntzean Gozategi taldearen kontzertua dituzte iragarrita plazan.

75 urte ez dira berehalakoan betetzen eta UDAk urte osoko egitaraua gertatu du ospatzeko. Gaur dute egun handia eta festa da nagusi Aretxabaletako kaleetan. Goizean jokatu da 3x3 txapelketa, Ointxeren eskutik, Mitarteko kantxan. Alebinen street futbola ere egon da Kurtzebarri eskolako kantxan. Gustura ibili dira gaztetxoak.

Eguerdian buruhandien eta erraldoien txanda izan da. Arrasateko gaitariekin ibili dira kalean behera, kalean gora. Bien bitartean usain goxoa zegoen plaza inguruan. Elorrio aldetik ekarritako txahala egon da brasan gauerditik. 500 razio paella ere plazan prestatu dituzte UDA inguruko hainbat lagunek. 14:00etan hasi dira banaketarekin. Ilarak sortu dira.

Arratsaldean gehiago

Mus txapelketa eta kuadrillen arteko jokoak dituzte iragarrita Aretxabaletan 16:00etatik aurrera. Iluntzerako, berriz, Gozategi taldeak girotuko du UDA Eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak