"Kooperatibismoa gara!" spotak irabazi du Euspot lehiaketa

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko eka. 3a, 13:59

Euspot lehiaketako sari nagusia Jone Markuletak, Irene Azkargortak eta Danel Teranen spotak irabazi du. Epaimahaiak adierazi duenez, spotaren kalitate teknikoa eta mezuaren egokitasuna da gehien baloratu dena. Guztira 95 lan jaso dituzte, eta lehen aldiz, Iparraldeko pieza bat ere jaso dute. 

Atzo egin zen Euspot lehiaketaren sari-banaketa Aretxabaletako Arkupe kultur elkartean. Mila euroko saria eskuratu dute Kooperatibismoa gara! spotaren sortzaileek. Jone Markuleta eta Danel Teran izan dira saria jaso dutenak eta pozik agertu dira sariarekin: "Ez genuen espero, jende askok eman du izena, jende asko gerturatu da. Egia da hamar finalisten artean geundela, baina aurkari onak genituen eta azken unera arte ez duzu espero".

Beñat Arizabaleta musikariak gidatu zuen sari-banaketa, eta bere musikarekin ere gozatu ahal izan zuten bertaratu zirenek. Spot onenaren sariaz gain, beste bost banatu ziren.

Aurtengo gaia kooperatibismoa izan da, eta ekimenaren babesle nagusia Euskadi Kooperatiben Goren-kontseilua izan da. Parte hartzaile batzuk adierazi dute gaia ezaguna zutela: "Mondragon Unibertsitateko hirugarren mailako ikasleak gara, eta kooperatibismoaren inguruan asko entzun dugu, eta pare bat lan egin ditugu dagoeneko". Halaber, beste batzuk azaldu dute gehiago kostatu zaiela gaia lantzea.

Guztira 95 lan jaso dituzte, eta aurrenezkoz, Iparraldetik, Urruñatik, jaso dute lan bat. Arteman komunikazio taldea da lehiaketaren antolatzaileetako bat, eta Arantzazu Lagunilla zuzendariak dioenez, "lehenego urtean bederatzi lan jaso ziren, gaur, laurogehita hamarretik gora. Haimaika urte hauetan 500 lanetik gora jaso ditugu; ez da zenbaki makala".

Rober Gutierrez, Bai Euskarari elkarteko zuzendariaren esanetan, halako ekimenak euskara sustatzen laguntzen dute.

Irabazleen zerrenda

Guztira sei sari banatu dituzte, maila batzuetan berdinketa egon da, eta ondorioz, bi talde izan dira garaile. Hauek dira spotak:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak