Udal zerbitzuen tasa sistema aldatzea eskatu du EH Bilduk

Mirari Altube Arrese 2022ko eka. 2a, 16:28

Proposatu du diru sarreren araberako kuotak ezartzea eta Ibarra kiroldegiko prezio batzuk jaistea.

"Udal zerbitzu guztiek herritar guztien esku" egon beharko luketela uste du EH Bilduk. Eta ez dela hori betetzen adierazi dute Ion Albizu, Naiara Olabarria eta Gorka Gabilondo zinegotziek: "Familia guztiek ez dituzte aukera berberak gure zerbitzu publikoetara sartzeko. Horregatik, sistema aldatu beharra dago". Kiroldegiaren tasa aipatu dute horren adibide gisa, eta udal tasa sistema iraultzeko lehenengo pausoa izan gura duen proposamena egin.

"Irailean indarrean" izatea

Komunikabideen aurrean azal- du dutenez, proposamenaren helburua da "familiak laguntzea", batetik, eta Udalak eskaintzen dituen "zerbitzuetatik kanpo inor ez geratzea", bestetik: "Horretarako, ezinbesteko ikusten dugu kiroldegiko prezio batzuk jaistea eta diru sarreraren ara- berako kuota sistema ezartzea hainbat zerbitzutan". Hori lortzeko, honako proposamen hau egin dute: 23 urtetik beherako kuota guztietan %25eko jaitsiera aplikatzea; eta kiroldegian, udalekuetan, ludotekan eta beste hainbat ikastarotan baldintzapeko kuota sistema bat ezartzea.

Azken horretarako, bizikidetza unitateko kopurua kontuan har- tuta diru-sarreren araberako hobariak proposatu dituzte, gehienez %90ekoa eta gutxienez %50ekoa. Eskatu dute ordenantza fiskalen aldaketa baten bi- tartez onartzea hobari horiek: "Helburua da lehenbailehen egitea; ikasturte hasieran, irailean, indarrean egoteko". Eta gaineratu dute udazkenean onar- tuko diren 2023ko ordenantza fiskaletarako adibide izatea dela asmoa, "behin betiko ezartzeko".

Kiroldegiko tasaren hobaria beste tasa batzuetara zabaltzea ere jarri dute mahai gainean: "Hori aztertzea proposatzen dugu, lasaiago".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak