Gure Eskuren 'Pirinioetako bidea' ekimenean izena emateko aukera dago

Mirari Altube Arrese 2022ko eka. 1a, 08:23

Murrukixoko Iñaki San Miguel, Gure Eskuko Axu Cardenal eta Zaraiako Julian Jausoro.

Pirinioak argiztatzera joateko deia egin du Gure Eskuk uztailaren 2rako eta aretxabaletarrek ere izango dute horretarako aukera; Astate mendia argiztatzea egokitu zaie, hain zuzen ere. Ekimenean parte hartzeko izena eman behar da eta horretarako mahaia jarriko dute gaur UDAko lokalean (Durana kalea).

Herrion autodeterminazio eskubidearen alde Pirinioak argiztatzera leloarekin 400 mendi tontor argiztatzea da Gure Eskuren asmoa, uztailaren 2an. Euskal Herriko eta Kataluniako entitate sozialek elkarlanean antolatutako ekimena da eta herritarrak parte hartzera gonbidatu dituzte antolatzaileek. Aretxabaletako mendi taldeek, Murrukixok eta Zaraiak, ere bat egin dute ekimenarekin eta babesa agertu diote.

Aretxabaletarrei Astate mendia (1.022 m.) argiztatzea egokitu zaie uztailaren 2an. Horren gaineko xehetasunak gura dituenak –autobusa, ordutegia…–, izena eman eta kamiseta erosi Gure Eskuko kideak Durana kaleko UDAren lokalean izango dira gaur eta datorren eguazten eta egubakoitzean (19:00-20:30).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak