Bi irudi, erabat ezberdin, 40 minuturen barruan

Mirari Altube Arrese 2022ko mai. 31a, 11:54

(Argazkiak: Lartaun Iturbe)

Domeka, maiatzak 29, goizean Lausitta inguruko bi irudi jaso zituen Lartaun Iturbe aretxabaletarrak etxetik; bi irudi esanguratsu: 06:30ean, edukiontzi bat erretzen, eta 07:10ean, Galartza auzoko Etxezuri baserriko ardiak Kurtzebarri aldera bidean.

Instagram bidez zabaldu ditu argazkiak Iturbek honako mezuarekin: "Ordu bete barruan emun dien bi egoera igande goiz hontan, bat ixa astero emuten dana eta bestia urtian behin, lotsa eta eredu. Nik argi daukot ze Atxabalta gure doten..."

Eta babes handia jaso dute haren argazkiek zein mezuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak