Dantza gustuko dutenak 'Dantzastea'-ri ekiteko gertu

Mirari Altube Arrese 2022ko mai. 30a, 17:26

Jaiki elkarteko kideak, Basotxokoak, Auzoko taldekoak eta Leizarra musika eskolakoak, besteak beste.

Jaiki elkarteak bosgarrenez antolatu du Dantzastea, Udalaren laguntzarekin. Zapatura bitartean dantza emanaldi mordoa izango dira herriko kaleetan zein plazan, iluntze partean.

"Dantza talde asko ditugu herrian eta horiek ezagutzera ematea zen gure asmoa orduan", azaldu du Maier Etxebarriak, Jaikiko kideak, eta gaineratu du: "Dantzan egitea gustuko duen herritar asko ere badago, eta haiei aukera eskaini nahi genien; badutela non egin eta zeinekin egin erakutsi, hain zuzen ere".

Debagoienean egiten den dantza aste bakarra da eta hasierako helburuari eutsita dator aurtengoa: "Basotxoko erretiratuek kalean dantzan egiteko gogo handia dute, eta haien demandari erantzunez gatoz". Onartu du denbora gutxi izan dutela antolatzeko, eta, horregatik, herriko taldeak izango dira protagonista: "Kanpotik dator dantza garaikidea egiten duen LaRutan talde indartsua; gainerakoak hemengoak dira. Herrian egindakoa kalera aterako da eta egitarau osatua lortu dugu, modalitate ezberdinak uztartuta".

Egitaraua

Hona hemen asterako prestatutako egitaraua:

Maiatzak 30

  • • 18:00 Kontakids saioa; Kuku Miku elkartea.
  • • 19:00 Lindy Hop dantzak (Jaiki); Mitarte.

Maiatzak 31

  • • 18:00 Areto dantzak (Basotxo); Mitarte.
  • • 19:00 Bat-bateko saioa (Jaiki); kaleak.

Ekainak 1

  • • 17:45 Plaza dantzak (Basotxo); Durana.
  • • 18:30 Rueda cubana; Durana.
  • • 19:30 Leizarra dantza taldea; Durana.

Ekainak 2

  • • 17:30 Dantza urbanoak (Candem Town); plaza.
  • • 18:15 Munduko dantzak (Auzoko); Durana.

Ekainak 3

  • • 19:00 Dantza garaikidea (LaRutan); plaza.
  • • 19:30 Kizomba; plaza.
  • •20:30 Dantzagarriak; plaza.

Ekainak 4

  • • Butoh ikastaroa (Jaiki).
  • • 19:00 Gozategi taldea; plaza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak